Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, azken orduetan ez dute koronabirus kasu berririk hauteman Gipuzkoan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, zazpi kasu atzeman dituzte: sei Bizkaian eta bat Araban. Eusko Jaurlaritzaren arabera, beraz, 19.807 kasu baieztatu dira orain arte, zenbaketak hasi zirenetik. Hiru lurralde horietan, guztira, bost pertsona gehiago hil dira koronabirusaren eraginez, baina Osakidetzak ez du zehazten zein lurraldetan jazo diren heriotzak. Guztira, 1.536 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusak erasanda hildakoak.
Atzokoan 4.807 proba egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 3.247 PCR eta 1.560 test serologiko. Datu ofizialen arabera, zenbatutako positiboen %83'1ek jaso dute senda-agiria dagoeneko (16.454), eta kutsatuen %7,8 hil dira guztira (1.536). Azpimarratzekoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kutsatze-indizeak 1etik beherakoa izaten jarraitzen duela: 0,63. Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du horrek.