Pentsio duinen alde elkartu dira beste astelehen batez

Baleike 2020ko ekainaren 1a

Eguzkipean eta segurtasun neurriak gordeta, Saregileen plazan elkartu da pentsiodunen talde bat, pentsio sistema duina eskatzeko.

Konfinamenduaren ondoren, hasi dira berriz ere pentsiodunak asteroko elkarretaratzeekin. Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen talde bat Saregileen plazan elkartu da, astelehenero bezala, pentsio duinen aldeko aldarria plazaratzeko asmoz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide