Uztailaren 1ean jarriko da martxan TAO zerbitzua

Baleike 2020ko eka. 2a, 12:27

Udako TAO zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 15era egongo da indarrean 2020an. Azken urteetan bezala, errotazio altuko guneak, egonaldi ertaineko gunea eta egoiliarrentzako guneak bereiziko ditu Udalak.

Egoiliarren gunean autoa uzteko ezinbestekoa izango da egoiliar txartela izatea; Udalak jakinarazi duenez, dagokien ordainketa egin ondoren, iazko txartela uda honetan berrarabili ahal izango dute herritarrek. Iaztik egoiliar txartela dutenek egunotan norbere etxean jasoko dute 2020ko ordainagiria, eta ordainketa egin ondoren, iazko txartela erabili ahal izango dute.

Ekainaren 8tik aurrera bulegoa irekita

Udalaren izenean azaldu dutenez, ekainaren 8an irekiko dute TAO bulegoa. Aurten Kantauri plaza 7an egongo da bulegoa.

Hala, txartel berria egiteko, zalantzak argitzeko edo aldaketen berri emateko (helbidea aldatzea, ibilgailua aldatzea, iazko txartela puskatu edo galtzea...) herritarrek bulegora deitu edo idatzi beharko dute. Udalak laster jakinaraziko ditu TAO bulegoaren ordutegia, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Jende pilaketak saihesteko hitzordua eskatu beharko dute herritarrek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Telmo A 2020ko eka. 2a, 16:55 #1

Zein da uztailaren 1ean hasteko arrazoia?
Urtetik urtera okerrera, iaz ez zen kontrolatzen, eta orain beranduago hasiko gara, datorren urtean? Ota kendu?
Zubi txikitik Paoleraino aparkatzeko arazoak izaten ari gara, asteburu honetan ezinezkoa izan da une batzuetan.
Beste herri batzuetan martxan dago zerbitzua.
Bizilagunei galdetu al zaie? EZ

Argia 2020ko eka. 2a, 22:10 #2

Nere etxera bialdu dezute ordaintzeko Futuna baiño ez daukagun kotxearena
Orain zer egin behar det?
Udaletxera Joan eta gaizki bidali dietela esan está?
Fundamento pixkat gehiago mezedez guk ere lana egiten degu eta ez daukagun astirik orrela ibiltzeko

aurrera 2020ko eka. 3a, 22:31 #3

Lehengo urteko paolaldeko bizilagunen ametsgaiztoa ez da amaitu.Hobetu beharrean okerrea in du egoerak.Orain Uztaila arte TAOrik gabe!Garbi ikusten ari da herritarren osasunaren gainetik interes gehio sortzen duela ekonomikoak politikoengan.Pena bat!!Animo eta indarrik handiena zubitik barrura bizi gean herritar guztiei bereziki paolaldean bizi geanoi

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!