Diruzainen lan-poltsa osatzeko deialdia argitaratu du Udalak

Baleike 2020ko ekainaren 8a

Uztailaren 6ra bitartean izango da eskaerak aurkezteko aukera. Udalak telematikoki egiteko aukera lehenetsi du, alarma egoera dela eta.

Zumaiako Udaleko lanpostuen zerrendan hutsik dagoen diruzain lanpostua funtzionario izaeraz betetzeko eta lanpostuan sortu daitezkeen bestelako aldi baterako beharrak betetzeko deialdia argitaratu du Udalak. 

Uztailaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Telematikoki egiteko aukera lehenetsi du Udalak, egun bizi dugun alarma egoera dela eta. Zumaiako Udalaren webgunean aurki daitezke deialdiaren oinarriak, eskaera orriak zein eskaera telematikoki egiteko loturak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide