Furgobaratzak geldialdia egingo du gaur Zumaiako Keretxudi udal baratze parkean. Gaixotasun eta izurrien aurka aritzeko aholkuak emango dituzte, 18:00etatik 19:30etara bitarte. Parte hartzaileei, gainera, tomate landareak emango dizkiete. Saioan parte hartzeko, Keretxudiko babes eta higiene neurriak bete beharko dituzte parte herritarrek.
Hilero egiten du bisita Furgobaratzak Ekogunea Sareko Baratze Parke batera. Aholkuak emateaz gain, arazoak konpontzen laguntzen dute eta praktika egokiak proposatzen dituzte beren bisitetan.