Administrarien lan-poltsa sortzeko deialdia bertan behera utzi du Udalak

Baleike 2020ko ekainaren 9a

Azterketa egiteko segurtasun baldintzak bermatu ezin direla kontuan hartuta, deialdia bertan behera uztea erabaki dute.

Administrari bat behin-behineko izaeraz kontratatzeko eta aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa eratzeko deialdia egin zuen Udalak urte hasieran. 900dik gora pertsonak eman dute izena deialdian, baina azterketa egiteko segurtasun baldintzak bermatu ezin direla kontuan hartuta, deialdia bertan behera uztea erabaki dute. Alkate Erabaki honen edukia GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da datozen egunotan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide