Aisialdian eta kirolean lan egiten duten elkarteak eta norbanakoak diruz laguntzeko deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak. Bi deialdi egin ditu: batetik, musika eta dantza alorreko elkarte eta norbanakoei zuzendutakoa; eta bestetik, kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei bideratutakoa.
2020ko ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, bai egindakoak eta baita egitekoak direnak ere. Urte osoko jarduerengatik, ekitaldi puntualengatik edota jaien antolaketagatik eska daitezke laguntzak. Hilaren 24ra bitartean aurkeztu daitezke. Argibideak jasotzeko, Alondegiko 943-86 10 56 telefono zenbakira jo daiteke.
Bi deialdietako eskaera orriak eta oinarriak Zumaiako Udalaren webgunean eskegi dituzte.