Zumaiako Udalak jakinarazi du pilotaleku irekia, skate parka eta jolas-parke gehienak erabilgarri izango direla gaurtik aurrera. Herrigunean zein auzoetan erabili daitezken eremuak balizatzeko zintak kendu ditu dagoeneko Udaltzaingoak.
Amaia plazako, Basadiko eta Bidabeazpiko haur parkeek, ordea, itxita jarraituko dute, parke horietako lurra konpontzen ari baitira. Eskoletako parke eta frontoiak ere itxita izango dira, Hezkuntza Sailak irekitzeko baimena eman bitartean.
Hala eta guztiz, Udalak gogorarazi du zabalik dauden guneetan segurtasun distantziak eta osasun neurriak errespetatu beharko direla, eta eskatu dute jende pilaketak saihesteko ahalegina egiteko, beharrezkoa denean txandakako erabilera eginez.