Gizarte zerbitzuei dagozkien gaien inguruan lan egiten duten elkarteen jarduerak egiteko dirulaguntzak emango ditu aurten ere Zumaiako Udalak. Zumaian edo Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik dauden eta gizarte zerbitzuen eremuan espezifikiko diharduten elkarteen funtzionamendu gastuak diruz laguntzeko deialdia da hau.
Elkarteek ekainaren 24ra bitartean eskatu dezakete dirulaguntza. Zalantzak izatekotan, Gizarte Zerbitzuen bulegora deitu dezakete interesunek: 943-86 22 00.
Oinarriak eta eskaera orria hemen daude.