Umeen algarak, barreak eta jolasak berriro haur parkeetan

Baleike 2020ko ekainaren 13a

Martxoaren erdi aldera itxi zituzten haur parkeak, koronabirusa ez hedatzeko neurrien artean. Ordutik, aste honetara arte, udaltzaingoak jarritako zuri eta gorri koloreko plastikozko zinta batek zigilatu ditu jolastoki hauek.

Fase aldaketarekin batera, aste honetan zabaldu dituzte berriro haur parkeak Zumaian. Lehen egunetan, eguraldi txarragatik, ez da mugimendu handirik izan. Gaur ateri izan da goiz partean, eta haurrak berriro itzuli dira beraientzako egindako jolasetan aritzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide