Bihartik aurrera, asteartea, zabalik izango da Zumaiako Eguneko Zentroa. Segurtasun eta prebentzio neurri guztiak beteta zabalduko dute, zentroko erabiltzaile guztiek PCR proban negatibo eman ondoren.
Gaur egun 17 erabiltzaile ditu zentroak, eta jakinarazi dute 20 pertsonarentzat lekua dagoela. Beharra duten herritarrei informazioa eman eta zentroa ezagutzeko aukera dutela gogorarazi nahi izan dute Gizarte Zerbitzutako langileek. Interesdunek Gizarte Zerbitzutara (943-86 22 00 ) jo dezakete.