Asteburuetako tren zerbitzua indartu du Euskotrenek

Baleike

Ekainaren 8tik udako ordutegiarekin egiten ari dira lan Euskotreneko tren, tranbia edota metro lineak. Ordutegi berriarekin Zumaia eta Donostia arteko tren zerbitzua indartuko du asteburuetan eta jaiegunetan.

Udako hilabeteetan tren zerbitzua indartu egingo du Euskotrenek bere linea guztietan. Zumaia eta Donostia arteko kostako linean, adibidez, asteburuetan eta jaiegunetan, arratsalde partean, tren zerbitzu gehiago izango dira. Goizetan orduero izango dira trenak; arratsaldeetan, berriz, orduerdiero.

Hala, Zumaiatik Donostiara, 08:00etatik 15:00etara bitartean, orduro izango dira dira trenak, eta 15:00etatik 22:30era orduerdiro. Donostiatik Zumaiarako trenetan, aldiz, 6:50etik 13:50era orduro joango dira trenak, eta 13:50etik 20:50era orduerdiro. Ordutegi hauek uda garaian izango dira indarrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide