Pilotakadak berriro ere Odietan

Baleike 2020ko ekainaren 17a

Ekaineko egun hauetan esku pilotako eta palako txapelketa herrikoietako azken partidak ariko ziren jokatzen Odieta pilotalekuan. Sanpedroekin batera jokatuko ziren bi txapelketa hauetako finalak.

Martxoan, baina, birus batek dena hankaz gora jarri zuen, eta txapelketak, zein kirol jarduerak, bertan behera geratu ziren. Pasa den astean eman zuen udalak frontoi irekian berriro aritzeko baimena, eta pixkanaka bada ere, pilota jokoa berriro itzuli da Odietara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide