Herriko haur parke batzuk berritzeko lanak abian dira

Baleike 2020ko ekainaren 18a

Arinaldiko hirugarren fasean sartuta zabaldu zituen Zumaiako Udalak herriko haur parkeak. Etxeko txikienek berriro parke hauetan jolasteko aukera izan zuten. Parke hauetako batzuk, ordea, oraindik itxita geratu ziren.

Udalak azaldu duenez, parkeko lurzorua aldatuko dute eta beste berritze lan batzuk abiatu dituzte. Hala, Basadiko parkea zabaldu dute dagoeneko, eta Amaiako plazako lanak martxan dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide