Endañeta Berri: egoera berrira moldatuta lanean

Baleike 2020ko ekainaren 30a

Maiatzaren 11n zabaldu zituen ateak Endañeta Berri landa-turismo etxeak koronabirusagatik hilabete batzuetan itxita egon ondoren. Garai zailenak atzean utzita, egoera berriak behartutako baldintza guztiak beteta ireki ditu berriro ateak.

Segurtasun neurri guztiak beteta ireki dute berriro Endañeta Berri. "Egoera berrira moldatu ondoren ari gara lanean. Gure etxeko sei apartamentuak prest daude Zumaiara etorriko diren bisitariak hartzeko". 

Harremanetarako 625 70 47 74 deitu daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide