Unai Agirre atezainak UCAM Murcia taldean jokatuko du datorren denboralditik aurrera

Baleike 2020ko ekainaren 30a

Reala eta UCAM Murcia futbol kluba akordio batera heldu dira Unai Agirre atezain zumaiarra fitxatzeko. Datorren denboralditik aurrera Murtziako klubean jokatuko du Agirrek. 

Hala iragarri du Realak komunikatu batean, eta eskerrak eman dizkio Unai Agirreri "klubean egondako urteetan, Infantila bezala iritsi zenetik, erakutsitako profesionaltasun eta konpromisoarengatik eta hoberena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean".

Etorkizunean Realera itzultzeko aukera gordetzen duela iragarri du talde donostiarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide