Udaberrian eman ezin izan dituen klaseak emango ditu uztailean eta abuztuan. Ikastaroak abuztuaren 20ra arte luzatuko direla iragarri du. Haurren klaseak, aldiz, udazkenean hasiko dira.
Kirol jarduera hauetan ere segurtasun neurriak jarraitu beharko dituzte. Bi lagunen arteko saioetan maskara eraman beharko dute, irakasleak pantaila eramango du soinean, eta behin jarduera amaituta dena desinfektatu beharko dute.