'Haitzaren gibeletik' erakusketa ikusteko azken egunak

Baleike 2020ko uztailaren 4a

Gaur eta bihar 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era ikusi ahal izango da Zigor Garcia artistaren bilduma.

Jaizkibelgo itsaslabarren muturretara lau ibilbide luze egin zituen Zigor Garcia artistak, eta horien fruitu dira gaur Alondegian ikusgai dauden piezak. Bizipen horretatik bost multzo eskultoriko eta marrazki sorta bat ekarri ditu Zumaiako aretora. Instalazioak dira horiek. Buztingintzaren teknika eta hizkuntza plastiko desberdinak erabiltzen ditu lan bakoitzean. Erakusketako pieza ugari ontziak dira, zeramikaren oinarrizko objektuak.

Bihar arte egongo dira ikusgai 'Haitzaren gibelean'-eko zeramika-eskultura lanak, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide