Uztailaren 16ra bitarte izango da zabalik Gazteguneko zerbitzua emateko proposamenak aurkezteko epea. Bi urteko iraupena izango du kontratu berriak, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Urteko kontratuaren aurrekontua 99.251,46 eurokoa izango da, BEZ barne, Udalak jakitera eman duenez.
Deialdi berriarekin batera, Gazteguneak igandero zabalduko ditu ateak. Orain arte, hilabetean bi igandetan eskaintzen zuten zerbitzu hori. Interesdunek Zumaiako Udalaren kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio guztia.