Ureztapenaren inguruko gomendioak emango dituzte ostegunean Keretxudin

Baleike 2020ko uztailaren 6a

Ekogunearen Furgobaratzak hilero egiten du bisita, arazoak konpontzen lagundu edota praktika egokiak proposatzeko. Ostegunean izango da uztailekoa.

Ostegunean, hilak 9, Ekogunearen Furgobaratza Keretxudiko Baratze Parkean izango da. Ureztapenaren inguruko aholkuak emango dituzte 18:00etatik 19:30era. Saioan parte hartzeko babes eta higiene neurriak bete beharko direla jakinarazi du Udalak.
 
Hilero egiten du bisita bat Furgobaratzak aholkuak eman, arazoak konpontzen lagundu edota praktika egokiak proposatzeko. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide