Hondarrezko eskultura tailerra izango da ostegunean Torreberriko aterpean

Baleike 2020ko uztailaren 7a

Bi saio izango dira ostegun arratsaldean, 4 urtetik gorako haurrei zuzendurikoak. Izena eman daiteke dagoeneko.

Ostegunean, hilak 9, hondarra erabilita eskulturak egiten ikasteko tailerra izango da Torreberriko aterpean. Bi saio egingo dituzte; 17:00etan bata –beteta dago dagoeneko–, eta 18:30ean bestea. 4 urtetik gorakoei zuzendurikoak izango dira bi saioak, eta Udalak jakinarazi du dagoeneko izena eman daitekeela, alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita. Bakoitzak bi izen eman ahal izango ditu gehienez ere. Gogorarazi nahi izan dute tailerrean parte hartzeko maskara janztea ezinbestekoa dela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide