Aitzuri pilotalekuan eta Oxford aretoan emango dute botoa zumaiarrek

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 8a, 09:43

Gizarte Zentroko (Hogarra) eta Herri Eskolako mahaiak Oxford aretora eta Aitzurira mugituko dituzte.

Osasun eta prebentzio neurriak betetzeko, hauteslekuak aldatu behark izan dituzte. Igandean Aitzurin eta Oxforden eman beharko dute botoa zumaiarrek.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira igande honetan, uztailak 12. Boto-txartela etxe guztietara bidali dute dagoeneko, baina Udalak gogorarazi nahi izan du hauteslekuen kokapena aldatu dutela, osasun eta prebentzio neurriak betetzeko. Aitzuri pilotalekuan eta Oxford aretoan bozkatu beharko dute zumaiarrek. 

8.087 zumaiarrek izango dute igande honetan botoa emateko eskubidea. 

2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJk lortu zituen boto gehien, EH Bilduren aurretik. Hemen ikus ditzakezue hauteskunde haietan izandako emaitzak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide