ETE eta KAE 1 ligetan arituko diren tripulazioak aurkeztuko ditu Telmo Deunek ostiralean

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 8a, 19:05

Pasa den asteburuan hasi ziren traineruen Eusko Label eta Euskotren ligak, eta astebete beranduago, larunbat honetan, hasiko dira ETE eta KAE ligak. Telmo Deun klubak bi ontzi jarriko ditu aurten uretan: emakumeena ETE ligan, eta gizonezkoena KAE 1 ligan. Ostiral arratsaldean aurkeztuko ditu klubak ontziak eta tripulazioak.

itxialdian ergometroan aritu ondoren, orain hilabete inguru itzuli ziren arraunlariak uretara, eta asteburu honetan bertan izango dute lehen estropada. Pasaiako badian jokatuko da, eta ETE, KAE 1 eta KAE 2 ligetako ontziak izango dira lehian. Horien artean izango dira Zumaiako bi traineruak, emakumeak zein gizonezkoak.

Aurretik, ostiralean, 19:30ean eta arranplan, ohiko aurkezpen ekitaldia egingo du Telmo Deun klubak. Bertan izango dira Zumaiaren izenean denboraldi honetan arraunean izango diren arraunlariak.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide