Erromesek ez dute aurten komentuan aterpetxerik izango

Maria Maya Manterola 2020ko uztailaren 9a

Zumaiak ostatua eskaintzen die urtero herritik igarotzen diren erromesei. Aurten, ordea, San Jose komentuko aterpetxea ez dute zabalduko. 

Ehunka erromes igarotzen da herritik urtero, eta udaberritik udazkenera arte, sei hilabetez, ostatua eskaintzen diete Gipuzkoako Donejakue Bideko Lagunen elkarteak San Jose komentuan. Aurtengoan, ordea, ez dute aterpetxea zabalduko. Batetik, erromesen eta herritarren segurtasun eta prebentzio neurriak bermatzeko zailtasunak direla eta hartu dute erabakia; bestetik, COVID-19aren eraginez kaltetutako herriko gainontzeko hotel, ostatu edota apartamentuak erabiltzera bultzatu nahi dituzte erromesak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide