'Itturri' ontziak ura ukitu du

Juan Luis Romatet

Gaur goizean bataiatu dute Itturri, Xanti Osak egin berri duen txalupa. Ez da txanpanik behar izan; nahikoa izan da ontzia uretan ezartzea eta ibaian zehar zer erraztasunarekin mugitzen zen ikustea.

Goizeko 10:00etan bataiatu dute ontzia. Forma eta itxura ederreko ontzia, arranpla pareko uretan sartu dute, eta lehen arraunkadak ere eman ditu bere egileak, Xanti Osa arotzak, alaba Jonek lema eramaten zuen bitartean.

Pasaia aldean ohikoa zen txalupa mota baten planoak erabili ditu Osak Itturri egiteko. Bost metro pasatxoko luzera eta 1,40 metroko zabalera duen egurrezko ontzia da. Lau hilabete behar izan ditu arotzak ontzia egiteko, "lanak uzten zuen denboran". Txalupa egiteko muirakatiara egur tropikala, eta akazia erabili dituela azaldu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide