Ezohiko neurriak ezohiko hauteskunde batzuetarako

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 11a, 16:53

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira bihar. 7.700 herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea. Hamalau alderdi aurkezten dira boza hauetara. Izango dira, nola ez, boro zuria edo baliogabekoa ematen dutenak, eta, noski, baita abstenitzen direnak ere.

COVID-19ak baldintzatutako hauteskundeak izango dira hauek. Gaitza ez hedatzeko segurtasun neurriak gordeko dira egun osoan zehar: maskara eramatea, eskuak gelekin garbitzea, etab. Aldaketak ere izango dira. Hala, Alondegiko Oxford aretoa eta Aitzuri frontoia izango dira biharko hauteslekuak hogarraren eta Sagarbideko ikastetxearen ordez. Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte izango dute herritarrek beraien botoak emateko aukera.

Hautesleku hauetarako sarrerak kontrolatuta egongo dira jende pilatzeak ez gertatzeko. Horretarako, ilarak sortuko direla jakinda, zoruan marrak margotu dituzte botoemaileen arteko distantziak mantendu ahal izateko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide