Abesti horietatik asko entzun ahal izan ziren atzo Ondartxo plazan, The Nowhere Plan bertsio talde errioxarrak eman zuen kontzertuari esker. Ticket to ride, Penny lane edo Don't let me down bezalako kantak abestu zituzten Conn Buxek eta Isaac Miguelek. Kontzerturako prestatutako eremua bete zuten entzuleek, inguruan pilatu zirenek eta balkoietatik jarraitu zutenek gozatu ederra izan zuten Liverpooleko laukote hark sortutako abestiei esker.