Ia 8 puntu jaitsi da parte hartzea Gipuzkoan arratsaldeko zenbaketaren arabera

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 12a, 18:28

 Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izaten ari den parte hartze datuen berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Arratsaldeko datuen arabera, Gipuzkoan izaten ari den parte hartzea ia zortzi puntu baxuagoa da 2016. urtean izandako hauteskundeekin alderatuta.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 17:00ak bitartean izandako parte hartze datuak eman berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan botoa emateko eskubidea duten herritarren %36k eman dute botoa 17:00ak baino lehen; hau da, 2016. urteko datuekin alderatuta 8,4 puntu jaitsi da parte hartzea hiru lurralde horietan.Parte hartze kopurua hiru lurraldeetan jaitsi bada ere, Gipuzkoakoa da parte hartze daturik altuena momentuz. Izan ere, Gipuzkoan erroldatutakoen %36,7k eman dute botoa, Bizkaian erroldatutakoen %36,4k eta Araban erroldatutakoen %33,2k. Gipuzkoan 7,8 puntu  jaitsi da parte hartzea 2016tik, Bizkaian 8,5 eta Araban 9,3.

Beltran de Herediak 21:00etan egingo du berriro agerraldia, eta hiru lurraldeetako emaitza errealen berri emango du orduan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide