Valentin Manterola margolariaren erakusketa inauguratu zuten joan den astean Oxford aretoan. Iñaki Ostolaza alkateak egin zion harrera artistari, eta adierazi zuen denbora luzea zela bere erakusketarik ez zela egiten herrian eta "faltan botatzen" zela. Manterola oso laburra izan zen, eta esker hitzak baino ez zituen izan. Sortzaileari lore sorta bat eskaini zioten eta San Pedro abesbatzako talde murriztu batek abestu egin zuen ekitaldian. Hilaren 26ra arte ikusi ahal izango dira Manterolaren lanak.