San Pedro parrokia zabalik izango da aurrerantzen bere aberastasuna ezagutu nahi duen bisitari guztientzat. Udalak jakinarazi du aurten ere boluntario talde bati esker irekiko dituela ateak. Talde horri esker, parrokiaren historia eta ondarea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da udan zehar, astelehenetik larunbatera 11:00etatik 13:00etara eta igandetan 12:00etatik 13:00etara.