Zazpigarren eta zortzigarren sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketan

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 16a, 08:42

Emakumezkoek zazpigarren postua eskuratu dute Orion jokatu den lurraldeko txapelketan, eta gizonezkoak, berriz, zortzigarren izan dira.

Gipuzkoako traineru txapelketa jokatu da asteazken arratsaldean Orion, ikusleei ateak itxita. Ez ohiko eta agian aurrerantzean ikusiko den irudia utzi du estropada saioak: zuzendaritzako kideez eta lehorrean geratu diren arraunlariez gain, ez zegoen inor kofradian, kazetari pare bat baino ez. Arraunzaleek Itxaspe edota Molarri aldera jo behar izan dute, hala moduz arraunaz gozatzeko, baina batzuk animatu dira estropada itsasotik jarraitzera, piraguan edota txalupan joanda.

Emakumezkoetan, bederatzi trainerutik bost erlojuaren aurka aritu dira: tartean, Zumaia. Bi minutu lehenago irten diren Hibaika eta Lapurdiren denborak hobetzea lortu dute zumaiarrek, baina berarekin batera irten diren Tolosaldea eta San Juanek tartea ireki die. Batez ere Tolosaldeak: gaurkoan, sorpresa emanda, laugarren sailkatu dira, eta Euskadiko Txapelketa jokatuko dute. Zumaiako neskak Tolosaldearengandik ia hogeita hamar segundora helmugaratu dira, eta San Juanetik 16ra.

Bigarren txandan jokatu da bandera: Orio nagusi izan da lehen unetik, eta poparean denborak areagotzea lortuta, garaikurra etxeratu du.

Gizonezkoek, antzera

Emakumezkoen gisan, zazpi traineru erlojuaren aurka aritu dira, hamaikatik. Bi minutu aurretik atera diren Mutriku, Lapurdi eta Hibaikaren denborak aise gainditu ditu Telmo Deunek, baina bere txandan, Getaria, San Juan eta San Pedroren aurka, azkena izan da helmugara ailegatzen.

Espero zitekeen bezala, azken txandan egon da bandera irabazlea. Zarautz atzean geratu da hasiera partetik, eta Orio lehen ziabogara azkarren ailegatu den arren, Hondarribiak aurre hartu eta bandera aise irabazi du.

Hona hemen sailkapena:

 

Erlazionatuak

Zumaiako bi traineru Gipuzkoako Txapelketan izan dira

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020 uzt 16 Zumaia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide