'Festamentua' ikuskizuna ekarriko du Tio Teronen Semeak dantza taldeak larunbatean Zumaiara

Maria Maya Manterola

Argazkia: Arrate Hernandez Oiarbide

Tio Teronen Semeak dantza taldeak Festamentua izeneko azken ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean Zumaian, Odieta frontoian. Eguraldi txarra egiten badu, Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo da. Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta hartaz gozatzeko aurrez gonbidapena eskuratu beharko da. 

Doako gonbidapen hauek bihar jarriko dira herritarren eskura, turismo bulegoan. Udako beste ekitaldi guztietan bezala, koronabirusa ez hedatzeko segurtasun neurriak jarraituko dira. 

Azken egunotako egoera ikusita, gonbidapenak eskuratuko dituztenei adi egoteko esan die Udaleko Kultura Sailak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide