Udako denboraldiko lehen partida zen bi zumaiarrentzat. Goikoetxeak Etxeto izan zuen atzeko koadroetan, eta Lopezek Hormaetxea aurrelari lanetan. Zazpi urte zeramatzan Lopezek Markina-Xemeinen jokatu gabe, eta itzulerakoo partidan bera izan zen kantxako jaun eta jabe.
Partida honetan urdin koloreko gerrikoa eraman zuten Hormaetxeak eta Lopezek, eta hasieratik bukerara dominatu zuten. Bi setetan erabaki zen lehia (10-15, 7-15). Ondorioz, bikote honek jokatuko du igandean txapelketako finala. Beaskoetxea eta Lekerika izango dituzte aurkariak. Estelarraren aurretik Barandika-Ibarluzea eta Antxon-Zabala bikoteen arteko partida jokatuko da. Jaialdia 18:00etan hasiko da.