Oier Sarasketa zumaiarra, hamar urtetik azpikoen Espainiako xake txapelketan

Larunbatera bitarte jokatuko dute txapelketa. Partidak online ikusteko aukera izango da. 

Oier Sarasketa Irastorza zumaiarra Salobreñan (Granada) da, hamar urtetik azpikoen Espainiako xake txapelketan parte hartzen. Larunbatera arte jokatuko dute, eta bertan 70 ume izango dira. Bederatzi erronda jokatuko dituzte, eta partida bakoitza 75 minuturekin hasiko du jokalari bakoitzak; mugimendu bakoitzarengatik 30 segunduko bonusa edukiko dute. Horrek esan nahi du partida bakoitzak lau ordu iraun dezakela. Partidak goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 17:00 etan hasiko dira.

Partidak online ikusteko aukera izango dugu, honako web orrialdeetan:

https://chess24.com/es/watch/live-tournaments/espana-sub10-2020/1/1/1

https://info64.org/ce-sub-10-2020

Oier hasierako rankinean 14. da, baina helburua ondo pasatzea eta beretzat esperientzia berri hau disfrutatzea izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide