Eneko Carretero ezagutzen

Euskal Mendizale Federazioa 2020ko uztailaren 20a

(Argazkia: @eneko_carre)

Euskal Selekzioko kirolariak hobeto ezagutzeko egitasmoa antolatu du Euskal Mendizaleen Federazioak. Kirolariei elkarrizketa laburrak egin dizkiete, tartean, nazioartean lehiatzen duen Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarrari. Hona hemen elkarrizketa.  

-Eskaladako txapelketarik gustukoena?
Nahiz eta behin bakarrik lehiatu dudan bertan, Arco (Italia) asko gustatzen zait. Kokatuta dagoen lekuarengatik, eta dagoen giroagatik. Bertako izozkiak bikainak dira!

-Jokatzea gustatuko litzaizukeen txapelketa bat?
Japonen, Munduko Kopako probaren bat.

-Entrenatzeko leku bat?
Innsbruck zalantzarik gabe. Denetarik dagoelako, eta beste eskalatzaile indartsu askorekin entrenatu dezakezulako.

-Eskalatzaile euskaldun bat?
Gorka Karapeto. Eskalatzeko era antzekoa dudala iruditzen zaidalako, eta egin dituen bide guztiengatik errreferentzia bat da niretzat.

-Inoizko eskalatzailerik onena?
Adam Ondra, modalitate guztietan oso ondo moldatzen delako.

-Beste kirol bat?
Futbola.

-Kirolari bat?
Zlatan Ibrahimovic. Bere buruarekiko duen segurtasunak txikitatik deitu dit atentzioa.

-Sare sozialetan gehien jarraitzen duzun kirolari bat?
Kirolari asko jarraitzen ditut, baina denak berdin, inor ez bereziki.

-Abesti bat?
Heroes del sábado (La moda).

-Musika talde bat?
Aventura.

-Telebistako programa bat?
La resistencia.

-Oporretarako leku bat?
Sudafrika.

-Argazki bat?


“2018an Errusian ateratako argazki hau aukeratu dut. Txapelketa honetan munduko azpi-txapeldun izatea lortu nuen 18 urtez azpikoetan”.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide