Vademekun liburutegi batean girotuta dagoen famili-ikuskizuna da, sorkuntzarako ate bezala irakurketa sustatzen duena.
Tadeo, pertsonaia bitxi zein maitagarria, irakurle amorratua da. Denbora asko ematen du liburuen irakurketan murgilduta. Orrialde bakoitzean magia eta ilusioz betetako munduetara eramaten duten milaka istorio aurkitzen ditu. Bidaia horietan irudimena, sormena eta kreatibitea lantzeko gakoak aurkituko ditu. Ikuskizun honetan ilusioa eta magia akrobazia eta eskujokoekin nahasten dira fantasiazko mundu bat irudikatzeko.
Ikuskizun honez gozatzeko ezinbestekoa izango da aurrez gonbidapena eskuratzea. Doako gonbidapen hauek turismo bulegoan jaso daitezke. COVID-19a ez hedatzeko prebentzio neurriak indarrean egongo dira, eta distantzia fisikoa mantentzeaz gain, maskara eraman beharko da.