Papera erdara hutsean dago. Inozentea izango naiz, baina orriari buelta eman eta atzealdean euskarazkoa bilatu dut, alferrik. Zuri dago, ezer gabe. Zuritasun horretan, ispilu batean bezala ikusi dut islatuta neure burua, zumaiar euskaldunona. Ez gara ezer, ez gaude.