Hautsak harrotu ditu Antiguokok eta Athleticek hitzartu berri duten akordioak. Izan ere, Donostiako taldeak Realarekin zuen lotura hautsi eta Bilboko taldearekin lortu du kirol akordioa –1995 eta 2001 artean ere izan zuten hitzarmena bi taldeek–. Hain zuzen ere, duela hiru aste iraungi zen Realaren eta Antiguokoren arteko hitzarmena, eta aurrerantzean, 2030era arte, Athleticekin ariko da lankidetzan Donostiako kluba.
Gipuzkoako futbol taldeek ez dute begi onez ikusi akordioa, eta sare sozialetan Realarekin eta Gipuzkoako Futbol Federazioarekin daudela agertzeko hainbat argitalpen egin dituzte. Akordioarekiko desadostasuna agertu duen kluben artean da Zumaiako futbol taldea ere. Gipuzkoako taldeen arteko elkarlanean jarri dute arreta futbol klubek, eta Realarekin eta Gipuzkoako Federazioarekin duten lankidetzan jarri dute arreta, "gurea zaindu dezagun" gisako esaldiak erabilita.
Hona hemen, Zumaiakok Twitterren jarritako txioa:
Gure baloreak eta printzipioak ez daude salgai.
— Zumaiako F.T. (@ZumaiakoFT) July 21, 2020
Gipuzkoako futbolaren alde eta Gipuzkoako futbol taldeekin elkar lanean Zumaiako. @RealSociedadEUS eta @gipuzkoafutbol aren hitzarmena bultzatuz eta indartuz.