Kabra-dontzeila eta arrain txiki lehiaketak antolatu ditu Anadek beste urte batez. Uztailaren 30ean eta abuztuaren 2an egingo dira, hurrenez hurren, eta bi lehiaketetarako izen ematea zabaldu dute dagoeneko. Anade elkarteak jakinarazi du segurtasun neurri bereziak hartu dituztela lehiaketa antolatzeko.
Kabra-dontzeila txapelketak 44. edizioa izango du aurtengoa. Goizeko 7:30etik 12:00ak bitarte, sei edo zortzi ontzik hartu ahal izango dute parte lehian. Ontzi bakoitzean Itsasoko Arrantza Lizentzia eguneratuta daramaten bi lagun aritu ahal izango dira arrantzan. Edozein arrain mota puntuatuko dute, berdela, txitxarroa eta antzekoak izan ezik; hala ere, Eusko Jaularitzaren Gutxienezko Neurrien Taula izango dute kontuan arrainen gutxieneko neurriak ezartzeko. Lehiaketa honetan izena emateko, hilaren 27tik 29ra –datorren astelehenetik asteazkenera– Anadera jo beharko da, 19:00-20:30 ordutegian.
Arrain txikien lehiaketa, berriz, 15:00etatik 18:00etara jokatuko dute, Talaipetik paol muturrerainoko eremuan. Markatutako inguruan arrantza postua aukeratu ahal izango dute, eta beharrezkoa izango da Haurren Federazio Lizentzia izatea. Gehienez ere, 30 izango dira partaideak. Arrain txikien lehiaketako izen ematea kluben bidez egin beharko da.