Gipuzkoako ostalari elkarteak Udalaren laguntzaz ikastaroa antolatu du Zumaiako ostalarientzat

Zumaiako Udala 2020ko uztailaren 23a

Gure lurraldean azken egunotan sortu diren kutsadura-gune berriak direla eta, webinar bat antolatu du Gipuzkoako ostalari elkarteak Zumaiako Udalaren laguntzaz Zumaiako ostalarientzat, langile, bezero edo hornitzaile batek covid-19an positiboa ematen badu nola jokatu behar duen jakiteko. Bilera horretan Kino Martinez elkarteko idazkari nagusiak eta Juantxo Revilla CEIko prebentzio zerbitzuko gerenteak hartuko dute parte.
 

Webinar honetan, egoerari ahalik eta hobekien aurre egiteko jarraitu beharreko protokolo nagusiak, eta zalantzak argituko ditugu.

Bilera gaur, uztailak 23, izango da, 17:00etan, Zoom plataformaren bidez. Izena eman nahi baduzu, sartu hemen: https://forms.gle/4LZsg3yQT8B1DyX2A

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide