Getarian eta Pasaian lehiatuko dira asteburuan herriko bi traineruek

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 24a, 10:43

Aurreko igandean bezala, larunbat honetan ere, Getarian ariko dira Zumaiako gizonezko eta emakumezkoen traineruak. Denboraldiko hirugarren estropada izango dute.

KAE1, KAE2 eta ETE Ligako ontziak Getarian eta Pasaian ariko dira lehian asteburu honetan. ETE Ligan dihardute Zumaiako emakumezkoek, eta hirugarren postuan dira sailkapen nagusia 14 punturekin, bigarren den San Juanekin berdinduta.

Gizonezkoak, berriz, KAE1 mailan ari dira lehian. Hamargarren postuan dira sailkapen nagusian, bederatzigarren postuan dagoen Oriotik puntu bakar batera.

Pasaiako Udalak aditzera eman du ez duela baimenduko beste herrietako jendea gerturatzerik estropadak ikustera. Pasa den astean Getariakoak ere gauza bera eskatu zuten.

Asteburuko estropadak

Euskotren Liga, emakumezkoak

  • Larunbatean, 17:40ean: II. Bilboko Bandera
  • Igandean, 11:40ean: IX. Euskotren Bandera (Lekeitio)

Eusko Label Liga, gizonezkoak

  • Larunbatean, 18:00etan: XI. Bilboko Bandera
  • Igandean, 12:00etan: XXXV. El Correo Ikurriña (Lekeitio)

ETE Liga, emakumezkoak

  • Larunbatean, 11:00etan: II. Zumaiako Ikurriña (Getaria)
  • Igandean, 11:00etan: IV. Adegi Bandera (Pasai Donibane)

KAE1 Liga, gizonezkoak

  • Larunbatean, 12:00etan: XXXV. Zumaiako Ikurrina (Getaria)
  • Igandean, 12:00etan: IV. Adegi Bandera (Pasai Donibane)

KAE2 Liga, gizonezkoak

  • Larunbatean, 18:00etan: Mutrikuko Yurrita Group Bandera (Getaria)
  • Igandean, 18:00etan: 700. Errenteriako Udala (Pasai Donibane)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide