Getarian jokatu da gaur Zumaiako II. Ikurrina, koronabirusaren krisiagatik Zumaian ez baita estropadarik izango aurten. Bost joko eremu zehaztu zituzten ETE eta KAE1 ligetarako, eta horregatik, Getarian ari dira hainbat jardunaldi egiten.
11:00etan hasi da emakumezkoen lehia, eta zumaiarrak erdi-erdian helmugaratu dira gaur, bosgarren. Arranplara gerturatu direnean ez zen pozik haien aurpegietan. Izan ere, puntu garrantzitsuek egin diete ihes Telmo Deuneko neskei. Sailkapen orokorrean hirugarren dira 19 punturekin, 21 ditu San Juanek, eta 27 Tolosaldeak. Horiek lortu dute garaipena gaur ere. Hirugarren garaipena dute jarraian.
Hauek dira gaurko emaitzak, eta sailkapen orokorra:
Zumaiako II. Ikurrina
- 1. Tolosaldea: 10:50,57 (9 puntu)
- 2. Hibaika: 10:52,11 (8 puntu)
- 3. San Juan: 11:00,60 (7 puntu)
- 4. Deusto: 11:02,99 (6 puntu)
- 5. Zumaia: 11:03,86 (5 puntu)
- 6. Isuntza: 11:15,93 (4 puntu)
- 7. Ondarroa Cikautxo: 11:16,31(3 puntu)
- 8. Lutxana: 11:18,33 (2 puntu)
- 9. Lapurdi:11:33,51 (puntu 1)
Sailkapen orokorra
- 1. Tolosaldea: 27
- 2. San Juan: 21
- 3. Zumaia: 19
- 4. Deusto: 17
- 5. Hibaika: 16
- 6. Ondarroa Cikautxo: 15
- 7. Isuntza: 9
- 8. Lutxana: 8
- 9. Lapurdi: 3