Zumaiako XXXV. Ikurrina Getariako uretan jokatu behar izan dute aurten zumaiarrek, koronabirusak aldaketak eragin dituelako KAE ligaren antolaketan. 12:00etan hasi da lehia, eta zumairrei arraun bat apurtu zaie norgehiagoka erdian. Uretara bota dutelako zigortu egin dute taldea epaileek hiru segundorekin. Kontuak kontu, ez dio eragin gaurko sailkapenean; zazpigarren helmugaratu dira Telmo Deunekoak, Getariaren aurretik.
Sailkapen nagusian zortzigarren dira zumaiarrak, baina Orio puntu batera dute une hauetan.
Zumaiako XXXV. Ikurrina
- 1. Pedreña: 20:16;80 (12 puntu)
- 2. San Juan: 20:21,46 (11 puntu)
- 3. San Pedro: 20:24,43 (10 puntu)
- 4. Arkote: 20:28,83 (9 puntu)
- 5. Deusto: 20:30,03 (8 puntu)
- 6. Camargo: 20:31,51 (7 puntu)
- 7. Zumaia: 20:40,35 (6 puntu)
- 8. Getaria: 20:40,64 (5 puntu)
- 9. Orio: 20:44,94 (4 puntu)
- 10. Getxo: 20:57,84 (3 puntu)
- 11. Donostiarra Amenabar: 21:02,55 (2 puntu)
- 12. Astillero: 21:08,24 (1 puntu)
Sailkapen orokorra
- 1. Pedreña: 35 puntu
- 2. San Pedro: 33puntu
- 3. Arkote: 26 puntu
- 4. San Juan: 26 puntu
- 5. Getaria: 25 puntu
- 6. Deusto: 23 puntu
- 7. Camargo: 19 puntu
- 8. Zumaia: 13 puntu
- 9. Orio: 12 puntu
- 10. Donostiarra Amenabar: 11 puntu
- 11. Getxo: 6 puntu
- 12. Astillero: 5 puntu