Dozenaka lagun elkartu dira 'Expectations will not kill you' emanaldian

Mireia Galarza Bastida

Uztaileko kultur egitarauan kokatuta, atzo eskaini zuen Osa+Mujika dantza taldeak sortu berri duen emanaldia. Eguraldiak lagunduta, hainbat herritar elkartu zen Odieta frontoian.

Uztaileko kultur egitarauaren baitan, atzo eskaini zuen Osa+Mujika dantza talde garaikideak Expectations will not kill you emanaldia. Eguraldiak lagunduta, hainbat herritar hurbildu zen Odietako frontoira Jaiotz Osa zumaiarrak sortu berri duen azken ikuskizuna ikusteko asmoz. 

Dantza saioa ikusteko, herritarrek turismo bulegotik eskuratu behar izan zituzten sarrerak, eta gauza bera egin beharko dute udan zehar antolatuta dauden beste ekintzetarako. Gainera, atzoko emanaldian bezala, udan zehar antolatuta dauden ikuskizunetan beharrezkoa izango da distantziak gordetzea eta maskarak eramatea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide