IV. Adegi bandera izan dute gaur jokoan KAE1 ligako taldeek Pasai Donibanen. 12:00etan hasi da norgehiagoka, eta 20:46,20 minutuko denbora eginda, zortzigarren amaitu dute zumaiarrek lehia, Orio, Getxo eta Donostiarra Amenabarren aurretik. Horrenbestez, Telmo Deuneko gizonezkoen taldeak bost puntu eskuratu ditu Pasai Donibanen, eta guztira, 18 ditu orain.
Asteburuko emaitzei erreparatzen badiegu, Zumaia bere horretan mantendu da asteburuan. Atzo, zazpigarren amaitu zuen lehia, eta gaur zortzigarren, baina horrek ez du sailkapen orokorreko postuetan eragin nabarmenik eduki; izan ere, 8. postuan jarraitzen dute sailkapen orokorrean ere.
IV. Adegi Bandera
- 1. Pedreña: 20:29;13 (12 puntu)
- 2. Getaria: 20:31,18 (11 puntu)
- 3. Deusto: 20:31,34 (10 puntu)
- 4. San Pedro: 20:38,66 (9 puntu)
- 5. San Juan: 20:39,65 (8 puntu)
- 6. Arkote: 20:44,25 (7 puntu)
- 7. Astillero: 20:45,15 (6 puntu)
- 8. Zumaia: 20:46,20 (5 puntu)
- 9. Camargo: 20:52,34 (4 puntu)
- 10. Orio: 20:56,55 (3 puntu)
- 11. Getxo: 20:58,23 (2 puntu)
- 12. Donostiarra Amenabar: 20:58,60 (1 puntu)
Sailkapen orokorra
- 1. Pedreña: 47 puntu
- 2. San Pedro: 42 puntu
- 3. Getaria: 36 puntu
- 4. San Juan: 34 puntu
- 5. Deusto: 33 puntu
- 6. Arkote: 33 puntu
- 7. Camargo: 23 puntu
- 8. Zumaia: 18 puntu
- 9. Orio: 15 puntu
- 10. Donostiarra Amenabar: 12 puntu
- 11. Astillero: 11 puntu
- 12. Getxo: 8 puntu