Ilarak Jaialdirako gonbidapenak lortzeko

Juan Luis Romatet 2020ko uztailaren 29a

Ilara turismo bulegoaren kanpoaldean. Argazkia: Jon Urbieta

Bihar hasiko da Zumaiako 36. Musika Jaialdia, bi ekitaldirekin: eguerdian Klarinete Maratoiko laukote irabazleak kontzertua emango du Torreberrin, eta arratsaldean Zumaiako Musika Bandak Santiago Etxean. COVID-19ak baldintzatutako egoera honetan beharrezkoa izango da gonbidapenak eskuratzea Jaialdiko ekitaldietan parte hartzeko. 

Gaur goizean jarri dira gonbidapenak eskuragai turismo bulegoan, eta herritarrak lehen orduetatik inguratu dira beraien gonbidapenak jasotzera. Bulegoa zabaldu aurretik ilara sortu da. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen eskuratu ahal izango ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide