Bandaren musikak ezin izan du galernarekin

Maria Maya Manterola 2020ko uztailaren 31

Hiru aldiz saiatu arren, kontzertua bertan behera uztea erabaki zuten, segurtasunagatik. Gaur jarraituko dute Musika Jaialdiko ekitaldiek: San Pedro abesbatzak emanaldia eskainiko du parrokian.

Musika Jaialdiaren barruan kontzertua eskaini behar zuen atzo ZUMB Zumaiako Udal Musika Bandak, Santiago etxean. Arratsalde partean sartu zen galernak, ordea, kontzertua behar bezala ematea eragotzi zien musikariei. Hiru aldiz saiatu arren, kontzertua bertan behera uztea erabaki zuten azkenean, segurtasunagatik. 

Gaur jarraituko dute Musika Jaialdiko ekitaldiek. Hain zuzen ere, San Pedro abesbatzaren kontzertua izango da 20:00etan parrokian. Igandean, berriz, Sapere Aude Sinfonietta-ren emanaldiak hartuko du Zumaiena aretoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide