San Pedro abesbatzak emanaldi berezia eskaini du parrokian

Maria Maya Manterola

Musika Jaialdiaren barruan, San Pedro abesbatzako kideek emanaldia eskaini zuten atzo abesbatzaren izen bera daraman parrokian. Erromantizismoarekin eta Wagnerekin lotutako musika alemaniarra izan zuten inspirazio iturri emanaldiaren lehen zatian. Antzinako musika eta musika herrikoia eskaini zuten gero. Beharrezko segurtasun neurriak eta distantziak gordeta, baina emanaldi beroa eta berezia izan zen abesbatzak eskainitakoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide