Pop rock erritmoez alaitu dute larunbat euritsua

Maria Maya Manterola

Arratsalde euritsua izan zen atzokoa, eta kontzertu bat emateko baldintza onenak ez baziren ere, bere onena eman zuen A Santo de Que taldeak. Abesti propioez gain, Espainiako pop rockeko abestiak ere jo zituzten. Gonbidapen ia guztiak banatu zituzten, baina eguraldiagatik edo, hutsik geratu ziren aulki batzuk. Kultura Sailetik eskatu dute erabiliko ez diren gonbidapenak erabiliko dituen bati emateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide