Motozale bat hil da Oikian kamioi baten aurka jo ostean

Baleike 2020ko abuztuaren 3a

GI-2633 errepidean izan da ezbeharra, 13:45 inguruan, Meagako igoeran. Ertzaintza gertatu dena ikertzen ari da.

Motozale bat hil da Zumaian gaur, astelehena, kamioi baten aurka jo ostean, 13:45 inguruan. Ertzaintzak adierazi duenez, GI-2633 errepidean izan da ezbeharra, Oikiako bidegurutzearen parean, Meagako igoeran. Moto-gidaria hil egin da eta Ertzaintza gertatu dena ikertzen ari da uneotan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide